EGK Etxebizitza teknikari bila dabil!
Euskadiko Gazteriaren Kontseiluak (EGK) Etxebizitza lan-arloko teknikari lanposturako lan-deialdia zabaldu du, gizarte eta politika publikoetan euskal gazteriaren etxebizitzaren alde lan egin nahi baduzu, aukera paregabea zuretzat!
Lanaldi osoko lan-kontratua da. Lanpostua Gasteizeko egoitzan izango da eta lan eremua Euskadi osoa izango da. Hautagaiak 30 urte baino gutxiago izan behar ditu, euskal elkartegintzaren ezagutza eta euskaraz eta gaztelaniaz hitz egiteko eta idazteko maila altua.
EPEA: Urtarrilak 12