ETIKASI 2024

Etikasi 2024 programarako deialdia ireki da

Etikasi giza eskubideetan oinarritutako hezkuntza-proiektu bat da. Giza duintasunean oinarritua eta bakearekiko, aniztasunarekiko eta elkartasunarekiko konpromisora bideratua dagoena, enpatiaren aldeko hautua eginez. Programa honen helburua etikari (etika ikasi) eta giza eskubideei buruz ikastea da, Poloniara, Ipar Irlandara eta Euskadira hezkuntza-bisitak eginez.

Gastu guztiak EGK-ko ordainduko ditu (hegaldia, bidaiako asegurua, hostela, dietak…).


NORENTZAT DAGO ZUZENDUA?

Programak bi modalitate ditu, zuzentzen den gazte taldearen arabera.

Lehen taldea: Polonia. Ikastetxeei eskaintzen zaie modalitate hau, Batxilergoko 1. mailako ikasgelentzat (30 ikasle, gehienez). Krakoviara (Polonia) joango da ikasgela ekainaren 17tik 20ra. Bertan, Krakovia eta Auschwitz bisitatzeko aukera izango dute. Informazio guztia hemen.

Bigarren taldea: Ipar Irlanda eta Euskadi. 18 eta 30 urte bitarteko Lanbide Heziketako Erdi eta Goi Mailako Zikloetako eta Unibertsitateko graduko 20 gaztek izango dute parte hartzeko aukera. Bi bidaia egingo dituzte: uztailaren 2tik 6ra Ipar Irlandara (Belfast eta Derry) eta urriak 5-6ko asteburua Euskadin (Pasaia eta Errenteria) igaroko dute. Informazio guztia hemen.

EPEA: Martxoak 17

INFORMAZIOA:
WhatsApp 688 737 097 / 943 42 97 67 telefonoan /bakea@egk.eus helbidean



Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana