ELKARTASUN AUZOLANDEGIAK LATINOAMERIKAN 2025

SETEMek 2025eko udan antolatuko dituen elkartasun auzolandegietan izena emateko epea ireki du. 

Bertatik bertara ezagutu nahiko zenuke nolakoa den garapenerako lankidetza?

AUZOLANDEGIAK NON?
Guatemala, Kolonbia, Ekuador edo El Salvador

NOIZ?
Uztaila-abuztua

BALDINTZAK:
Elkartasun auzolandegiena datozen uztailean eta/edo abuztuan bidaiatzeko unean 21 urte beteta dituen edonori zuzendutako ekimena da. Bidaiatu ahal izateko, prestaketa-prozesu bat egin behar da aurretik, datorren otsailean hasiko dena.


IZEN EMATEA: Otsailak 14



Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana