ETIKASI 2025

Etikasi 2025 programarako deialdia ireki da.Etikasi giza eskubideetan sostengatutako hezkuntza-proiektua da.  

Programaren helburua bidai hezigarrien bitartez giza eskubideen inguruan ikastea da, bereziki motibazio politikoko indarkeriari buruz.

NORI ZUZENDUA?
Programak bi modalitate ditu.

- Polonia. Ikastetxeei eskaintzen zaie modalitate hau, Batxilergoko 1. mailako ikasgelentzat (30 ikasle, gehienez). ekainaren 17tik 20ra.

- Ipar Irlanda eta Euskadi. 18 eta 30 urte bitarteko Lanbide Heziketako Erdi eta Goi Mailako Zikloetako eta Unibertsitateko graduko 20 gaztek izango dute parte hartzeko aukera. Bi bidaia egingo dituzte: uztailaren 4tik 8ra Ipar Irlandara  eta urriak 3tik 5erako asteburua Euskadin.

GASTUAK: 
Gastu gehienak EGK-k ordainduko ditu (hegaldia, bidaia asegurua, ostatua, dietak…) Bidaiatzeko ziurtagirik norberak oraindu beharko ditu.

IZEN EMATE EPEA: Martxoak 16




 

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana