GAZTE TXARTELA DESKONTUAK JAIALDIETAN

AZKENA ROCK

Zure Gazte-txartelarekin % 30eko beherapena lortuko duzu jaialdirako sarrera guztietan.

Hainbat edizioren ostean, Azkena Rock jaialdia Espainiako jaialdirik garrantzitsuenetako bat bihurtu da, mainstream publikotik urrun baina underground mailan ezagunak diren rock taldeak ekartzeko duen interesari esker. Hau guztia, kartelburu ezagun eta mitikoekin bateratuz.

Ekainaren 19tik 21era, gozatu Rock izarretaz Gasteizen! The Flaming Lips, Manic Street Preachers, Buzzcocks, Dead Kennedys, Ezezez, Kaotiko, eta askoz gehiago!


BBK LIVE

Zure Gazte-txartelarekin % 30erainoko beherapena* izango duzu jaialdiko sarrera guztietan.

Momentuz, indarrean dagoen prezioaren gaineko % 20eko beherapena aplikatzen da; hurrengo prezio igoeratik aurrera, % 30eko beherapena egingo da, bonuan eta eguneko sarreretan.

Uztailaren 10tik 12ra, gozatu momentuko izar musikalekin Bilbon! Kylie Minogue, Pulp, Raye, Bad Gyal, Michael Kiwanuka, Nathy Peluso, eta beste asko! 






Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana