"MI PUEBLO" ARGAZKI LEHIAKETA








CEWEk "Mi Pueblo" argazki-lehiaketa abiarazi du. Lehiaketa honekin, CEWEk herrietako bizitza, inguruetako edertasuna eta bertan bizi den jendea balioetsi nahi ditu. 

Lehiaketa joan den martxoaren 10ean hasi zen eta parte hartu nahi duten guztiek argazkiak plataformara igo besterik ez dute egin behar.

Eskaerak aurkezteko epea apirilaren 30ean amaituko da.

"Mi Pueblo" lehiaketara aurkeztutako argazki bakoitzeko, CEWEk 10 zentimo emango dizkio Aldeas Infantiles GKEari.

EPEA: 2025/04/30

SARIAK:
- 1. saria: FUJIFILM X-M5 kamera eta FUJINON XC15-45mm objektiboa + 100 euroko balioa duen CEWE argazki-produktuak oparitzeko txekea.

- 2. saria: 2 eguneko ihesaldiaren esperientzia + CEWE argazki-produktuak oparitzeko txekea, 100 €-koa.

- 3. saria: 100 euroko balioa duten CEWE argazki-produktuak oparitzeko txekea.




Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana