Uda honetan gazteentzako garraio-deskontuak tren, autobus eta interail bidaietan
ADINA: 1995 eta 2007 urteen bitartean jaiotako gazteek
EPEA: Uztailaren 1etik irailaren 30era
TOKIAK: Europan eta Estatuan zehar bidaiatzeko
Zein dira deskontuak?
- % 90eko deskontua distantzia ertaineko eta zabalera metrikoko tren-zerbitzuetan eta Estatuaren eskumeneko autobus erregularreko joan-etorrietarako.
- % 50eko deskontua Avant trenetan eta distantzia luzeko edo abiadura handiko trenetan (ibilbide bakoitzeko 30 €-ko mugarekin).
- % 50eko deskontua Renferen bidez erositako “Pase Global Flexible” bileteentzat Interrail bidaietarako (2 hilabeteetan 10 eguneko pasea)
Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana