Irungo Udaleko gazteria arloak zabaldu du gazteei zuzendutako GazteARTEan ikerketa-bekan izena emateko epea.
GazteARTEan bekaren helburua da tokiko gazteen errealitatearekin zuzenean lotzen diren ikerketa-ekintzako proiektuak bultzatzea.
Parte hartzeko funtsezko baldintzak:
- Unibertsitate-ikasketak (gradua, lizentziatura) edo goi-mailako ikasketak izatea.
- 35 urte bete ez izana deialdiaren urteko abenduaren 31 baino lehen (2025).
- Arteari, kulturari, soziologiari, zientziari edo gazteriari lotutako beste edozein diziplinatako ikerketa-proiektu bat garatu nahi izatea.
- Ikerketa-proiektua aurkeztea 2025eko urriaren 6a baino lehen, HAZen egoitza elektronikoaren bidez edo aurrez aurre (San Martzial kalea 2).