Gurutxurtu Aisialdi Taldeak irteera antolatu du Gudalupetik Hondarribira.
Goiz buelta izango da, 9,2km-ko luzerakoa eta 150m positiboko eta 300m negatiboko desnibelekoa.
Guria parean edo suhiltzaileetako biribilgunean elkartuko dira 09:00etan.
EGUNA: Irailak 14
IZEN EMATEA: Gurutxutu lokalean (Santa Marina kalea, 2) / Irailak 8 eta 10, 18:00etatik 19:00etara