Urola Kostako Udal Elkarteak Adimen Artifiziala erabiltzen ikasteko ikastaroa antolatuko du abenduan
Kultura eta sormen prozesuei bideratuta dago tailerra, beraz, alor horretako eskualdeko eragileek aukera izango dute AAren jakintza orokorrei, erabilpen desberdinei edota etika eta legediari buruzko irakaspenak jasotzeko.
Tailerretan parte hartzeko beharrezkoa izango da ordenagailu eramangarria edo bestelako gailu informatikoren bat norberak ekartzea.
EGUNAK: Abenduak 16 eta 18
ORDUTEGIA: 9.30-12:30
IKASTAROAREN EDUKIAK: Aurrez aurreko saio teoriko-praktikoen bidez, testuak, irudiak, bideoak edota musikaz gain, testutik irudira, iruditik bideora edota testutik bideora nola sortu ikasiko dute parte hartzaileek.
IZEN-EMATEAK: https://form.jotform.com/241222818800045
INFORMAZIOA: enpresa@urolakosta.eus edo 943 890808

.png)