DOAKO ONLINE HITZALDIAK: MARTXOA

Beste hilabete batez, GAZ zerbitzutik doako online hitzaldi sortu antolatu du, 18 eta 34 urte bitarteko gazteei zuzenduak.

Hitzaldietan izena emateko: HEMEN

KOMUNIKAZIOA HOBETZEKO GAKOAK
Martxoak 11 / 10:00
Komunikazioa funtsezkoa da gure eguneroko bizitzan. Saio honetan entzute aktiboa, komunikazio asertiboa eta hitzik gabeko komunikazioa lantzen ikasiko dugu. 


NORABIDE. ONGIZATE EMOZIONALERAKO ESPAZIOA
Martxoak 26 / 11:00 eta 18:00
Ongizate emozionalari buruz hitz egiteko espazioa. Azkenaldian burua mila gauzetara baduzu (estresa, antsietatea, fokurik eza, sareetan besteekin alderatzea, etorkizunarekiko zalantzak, lana, ikasketak, dirua, alokairua, bakardadea...), hau interesatzen zaizu.

ETXEBIZITZA ALOKATZEKO BALIABIDEAK, LAGUNTZAK ETA ONURA FISKALAK
Martxoak 30 / 18:00
Gazteentzako laguntza publikoak, baliabide ekonomikoak eta onura fiskalak ezagutuko dituzu. Etxebizitza bat alokatzea buruan baduzu, hitzaldi hau zuretzat da.
 



 

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana