2026(e)ko martxoaren 10(a), asteartea

SALTO! UDALERRI EUSKALDUNETAKO GAZTEEN UDALEKUAK

Zabalik da Salto! udalekuetan izena emateko epea

Udalerri euskaldunetako gazteentzako udalekuak antolatu ditu aurten ere UEMAk.

Aurten ere ibiltaria izango da ekimena, eta Arantzatik Elizondorako bidea egingo dute gazteek, Nafarroan barrena. 

Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta saretzea da udalekuen helburua.


BI TXANDA: 
1. Ekainaren 24tik uztailaren 2ra
2. Uztailaren 4tik 12ra

ADINA: 2006 eta 2009 urteen artean jaiotako gazteentzat

IZEN EMATEA: Martxoak 31