Euskal kulturako objektu tradizional bat gaurkotzeko deialdia zabalik dago, eta oraingo honetan kriseilua da berrinterpretatu beharreko objektua.
Deialdiaren helburua da:
— ikerketa sustatzea
— usadio eta ohiturak berriro mahai gainean jartzea
— objektu tradizionalak diseinu garaikidetik egokitu eta berrasmatzea
Norentzat da?
Diseinuaren arloan dabiltzan ikasle, profesional eta kolektiboentzat: produktu diseinua, industria diseinua, arkitektura, ingeniaritzak, arte ederrak eta abar.
Kontuan hartu:
✔️ edozein adin eta herritartasuneko pertsona fisikoek parte har dezakete
✔️ pertsona juridikoek ere bai
✔️ parte hartzea doakoa da
EPEA: 2026ko maiatzaren 4a
Interesa baduzu, begiratu oinarriak eta prestatu zure proposamena.

.png)