Etxepare Euskal Institutuak deialdia ireki du Freie Universität Berlinen euskara eta euskal kulturako irakurle bat hautatzeko. Hautatutako pertsonak Alemaniako unibertsitate horretan emango ditu eskolak 2026-2027 ikasturtetik aurrera.
Baina zer da irakurle izatea? Irakurlea atzerriko unibertsitate batean euskara eta euskal kultura irakasten duen irakaslea da. Horrez gain, euskararen eta euskal kulturaren ordezkari akademiko gisa aritzen da, eta jarduera kulturalak zein akademikoak sustatu ditzake: hitzaldiak, mintegiak, jardunaldiak edo kultur programak, besteak beste.
Deialdia aukera interesgarria izan daiteke irakaskuntza, euskara, euskal kultura eta nazioarteko esperientzia uztartu nahi dituztenentzat.
EPEA: 2026/06/19
.png)
.png)