KIROL ESKOLA: DOAKO IKASTAROAK

Kirol Eskolak 2026rako prestakuntza-eskaintza zabaldu du. Ikastaroak kirolaren, jarduera fisikoaren, inklusioaren, hezkuntzaren eta kudeaketaren arloetan interesa duten pertsonei zuzenduta daude.

Eskaintzan hainbat gai landuko dira: indarkeriaren prebentzioa kirolean, kirol egokitua eta inklusiboa, 2030 Agenda eta kirola, ekitatea, arrazakeriaren prebentzioa, teknologiaren erabilera adingabeekin eta garapen psikomotorra.

Ikastaro gehienak online izango dira, eta eskaintza doakoa da. Aukera interesgarria izan daiteke kirolaren arloan lan egin nahi duten gazteentzat, entrenatzaileentzat, begiraleentzat edo jarduera fisikoarekin lotutako prestakuntza osatu nahi dutenentzat.

Informazioa eta izen-ematea Kirol Eskolaren webgunean daude eskuragarri.




Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana