UDARAN DESKONTUAREKIN BIDAIATU



Uda honetan bidaiatu merkeago: “Uda Gaztea” deskontuak bueltan dira!

18 eta 30 urte artean badituzu, uda honetan merkeago bidaiatzeko aukera izango duzu. “Uda Gaztea” programak % 90erainoko deskontuak eskainiko ditu tren eta autobus txarteletan, eta % 50erainoko beherapena Interrailen, Europan zehar mugitzeko.

Deskontuak uztailaren 1etik irailaren 30era bitartean egindako bidaietan aplikatuko dira. Programan parte hartu ahal izateko, Espainian legezko bizilekua edo nazionalitate espainiarra izan behar da.

Zer deskontu daude?

  • % 90eko deskontua distantzia ertaineko trenetan.
  • % 90eko deskontua Estatuko autobus erregularretan.
  • % 50eko deskontua Avant trenetan.
  • % 50eko deskontua, gehienez 30 euro arte, abiadura handiko eta merkataritza-zerbitzuetan.
  • % 50eko deskontua Interrail Global Malguan, Renferen bidez erosita.

Nola eskatu?

Deskontuak erabiltzeko, lehenengo Uda Gaztea 2026 webgune ofizialean erregistratu behar da. Garrantzitsua: egin erregistroa lehen txartela erosi baino gutxienez 24 ordu lehenago.

Baldintzak betetzen badituzu, kode pertsonal eta transferiezin bat jasoko duzu. Kode horrekin deskontua aplikatu ahal izango duzu txartela erosterakoan.

Uda honetan planik baduzu, aprobetxatu: bidaiatu, ezagutu leku berriak eta mugitu modu merkeago eta jasangarriagoan.



Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana