Fulbright programak 10 beka eskaintzen ditu gaztelania irakasteko laguntzaile gisa Estatu Batuetako unibertsitateetan praktikak egiteko.
Beka 9 hilabetekoa da, 2027ko abuztu/irailetik 2028ko maiatz/ekainera bitartean, eta parte-hartzaileek gaztelania irakasteaz gain, unibertsitateko ikasgaiak egin eta kultur eta aisialdi jardueretan parte hartuko dute.
Nori zuzenduta?
Graduko titulua duten pertsonei, bereziki hezkuntza, hizkuntzen irakaskuntza edo filologiako ikasketak dituztenei. Beste ikasketa batzuk izanez gero, irakaskuntzan esperientzia egiaztatu beharko da.
Zer eskaintzen du?
- 9 hilabeteko egonaldia AEBetan.
- 4.000 dolarreko laguntza ekonomikoa.
- Harrera-unibertsitatearen hileko diru-esleipena eta, kasu batzuetan, ostatua eta mantenua.
- Gaixotasun eta istripuetarako asegurua.
Ingeles-maila ona ere egiaztatu behar da.
EPEA: urriak 14
.png)
.png)