15-18 Egongela

15-18 urte bitartekoen egongelako hezitzaile arduraduna Istar dugu eta bertan egon ohi da proposamenak jasotzeko gogoz. Piskanaka egongela zeuena egin duzue...
Zuentzat eta zuekin osatzen dugu programazioa eta egunerokotasunean gertatzen direnen inguruan informatu, hitzegin, eta hausnartzeko espazioa eskaintzen dizuegu. Asteazkenero zuek aukeraturiko gai bat aztertzen dugu guztion artean. Osteguna sorkuntzarako eguna izaten da gurean, birziklatze tailerren bitartez egongela egokitzen jarraitzen dugu zeuek sortzeko zuen txokoa.
Gainera aurtengoan egongelen arteko lehia irabazi zenuten eta kopa zuena da!!Zorionak!!
Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana