12-18 urte bitarteko gazteei zuzenduriko lehiaketa da eta zeuek
erabakiko duzue irabazlea. Bakoitzak 3 argazki aurkeztu ditzake gehienez
zarautzgazte@gmail.com emailera bidaliaz edo gaztelekura ekarriaz
abuztuak 28a baino lehen.
Aurtengoan ere, udari amaiera ematerakoan bizitako guztiaren errepasoa egin nahi genuke oroimenerako egin ohi ditugun argazkien bitartez. Atzera begiratu labur bat egin ezazu eta aukeratu udan bizi izan dituzun momentu berezienen argazkiak eta uda osoko argazkiekin album digital bat izango duzu sari.
Abuztuak 29 eta 30ean guztientzat ikusgai egongo dira argazkiak gaztelekuan eta bakoitzak bere bozka egin ahalko du gustukoen duen argazkiaren alde.
Abuztuak 30ean 18:30etan bozka kontaketa egingo dugu eta irabazleak album digitala eta argazki irabazlearen puzzle bat irabaziko ditu.
Informazio gehiago Gazte Informazio Bulegoan edo Gaztelekuan.