Kuadrilla Eguna 2026: prest?
Urriaren 17an Kuadrilla Eguna ospatuko da Zarautzen, eta egun osoko egitarauaz gozatzeko aukera izango da. Goitibeheren jaitsiera, paella-lehiaketa, bazkaria, tailerrak, ginkana, bingo musikatuak, jokoak eta, noski, musika izango dira protagonista.
Egun osoan zehar hainbat gunetan izango dira ekintzak: Vista Alegren, Musika Plazan, Lege Zaharren Enparantzan, Salbiden eta Dukenean. Arratsalde eta gauean, gainera, erromeria, kontzertuak eta DJ saioak izango dira.
EGUNA: Urriak 17, larunbata
Bazkaritarako txartelak urriaren 9an jarriko dira salgai, 19:00etan, Musika Plazan.
Prestatu kuadrilla eta ospatu elkarrekin!
