Zarauzko Euskal Astea

Hau da Euskal Asterako prestatu den egitaraua:
Irailak 2, asteazkena.  
- 22:00. Modelo Aretoan, “Gora ta gora beti” herriko taldeen emanaldia. Alproja antzerki taldea, Montetxio abesbatza, Jalgi dantza taldea, Goizeko Ihintza txistulari taldea, Zarautz'TRIK, Ainhoa Garayar, Mattin Ostolaza eta Aitor Amilibia musikariak, eta Errekan Gora ekimeneko partaideak.
Irailak 3, osteguna. 
- 20:30. Modelo Aretoan, “Trikitilari Gazteen XXXV. Txapelketa”. Sarrera*: 3€
Irailak 4, ostirala. 
- 17:00. Frontoi Txikin, “Dibertsitate Funtzionalaren VI. Pilota Jaialdia” (Gaztelekuan). 
- 19:00. Lege Zaharren enparantzan, “Bikote Gazteen Dantza Txapelketa” (Modelo Aretoan). 

- 22:00. Modelo aretoan, “Bertsolari Gazteen XXXIX. Lizardi Saria”. Ekitaldi berean “XXXI. Basarri Saria” Bertso Paper Lehiaketaren sari banaketa. Sarrera*: 3€
*Sarrerak salgai aldez aurretik Sanz Enean eta Turismo Bulegoan.
Irailak 5, larunbata 
- 11:00. Musika Plazatik irtenda “Euskararen aldeko XX. Lasterketa”. (Izen ematea 10:30ean). 
- 11:30. Lege Zaharren Enparantzan, “XXVII. Aurresku Txapelketa” eta “VIII. Soinu Zahar Txapelketa” ( Modelo Aretoan). 
- 14:30. Musika Plazan, “XXXI.Bazkari Herrikoia” ( Antoniano Kiroldegian). 
- 18:00. Musika Plazatik abiatuta kalejira aldarrikatzailea, AEK eta EHEk antolatuta. 
- 19:30. Lege Zaharren Enparantza “Binakako Dantza Txapelketa” ( Modelo Aretoan). 
- 22:00. Desertu Txikian, “TXORIAK” dantza ikuskizuna, Dantzaz konpainiaren eskutik.

 Irailak 6, igandea, “Haurren Euskal Jai Eguna”. 
- 10:30. Lege Zaharren Enparantzan, dantzarien bilkura ( Gaztelekua). 
- 11:30. Lege Zaharren Enparantzan,  Alkate Txikiaren ongi etorria. Ondoren, dantzariak kalez kale. 
- Eguerdian, buruhandi eta erraldoiak trikitilariekin eta jarraian, Musika Plazan erromeria trikitilariekin. 
- 13:30. Lege Zaharren Enparantzan, haurrak dagozkien familietara bideratuko dira bazkaltzera. 
- 17:30. Musika Plazatik Iñurritzara kalejira, buruhandi, erraldoi eta trikitilariekin. 
- 18:00. Iñurritzan, “Modestoren emanaldia” dantza saioa, eta ondoren, Irrien Lagunekin “Euskararen Taupadak!”. 
- 20:00. Kalejira Iñurritzatik Musika Plazara.
Irailak 8, asteartea.
- 20:00. San Frantziskotarren elizan, Zarautz Abesbatzak Salbea abestuko du.
Irailak 9, asteazkena “Euskal Jai Eguna”. 
- 7:00. Goiz eresia herriko kaleetan zehar. 
- 8:00. Goiztarrak taldearen irteera. Antzinako ohiturak berreskuratuz, goizean kalez kale garai hartako pertsonaiak irudikatuko dituzte. 
- 8:30. Kalez kale txistulariak, trikitilariak, dultzaineroak, eta Iturengo joaldunak. 
- 10:30. Frantziskotarren elizan, Meza Nagusia, Zarautz Abesbatzak abestuta. 
- Meza ondoren, Frontoi txikian, Goiztarrak taldearen eskutik pilota partidak, herri kirolak eta bertsolariak. 
- 11:45. Alproja taldearen irteera San Inazio kaletik Munoara. 
- 12:00. Munoan, “Sustraiak” antzezlana Alproja Taldearen eskutik. 
- Eguerdian Musika Plazan eta Lege Zaharren enparantzan erromeria. 
- 14:00. Musika Plazan, Lizarrako Larrain dantza herrikoia dultzaineroekin. 
- 17:30. Musika Plazatik Iñurritzara kalejira. 
- Arratsaldean Iñurritzan erromeria. 
- 19:15. Iñurritzan, Lizarrako Larrain dantza herrikoia dultzaineroekin. 
- 20:30. kalejira Iñurritzatik Musika Plazara. 
- 23:00etatik aurrera, Musika Plazan, erromeria trikitilariekin.

Txosnagunea (Salberdin Aparkalekuan):  Irailak 4,5 eta 9.
Antolatzailea: Gurekin Jai.


Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana