Garoa Liburu-dendako Ekitaldiak

Hona hemen datozen hiru hilabetetarako prestatu duten egitaraua:

-Paperezko lagunak. Alex Gurrutxagak gidatuta, hainbat libururen inguruan solastuko dute parte-hartzaileek hilero euskaraz, 19:30etik 21:00etara.

Urriak 22, osteguna. Mikel Peruarenaren Su zelaiak 
 Azaroak 19, osteguna. Herta Müllerren Hatsaren kulunka.  
 Abenduak 17, osteguna. Flannery O’Connorren Ez da erraza gizon on bat aurkitzea.

- Amigas de papel. Patricia Getek gidatuta, hainbat libururen inguruan solastuko dute parte-hartzaileek hilero gaztelaniaz, 19:30etik 21:00etara.

Urriak 19, astelehena. Lorenzo Silvaren Musica para feos. 
Azaroak 16, astelehena. Dulce Chaconen Cielos de barro.  
Abenduak 14, astelehena. Michel Houellebecqen Sumision.

- Paperezko kontzertuak. Irakurle taldeen isla dira horiek; esperientzia kolektiboa izatea dute helburu. Bertaratzen direnek musikariarekin solasteko aukera izango dute. Igandetan izango dira kontzertu intimoak, 11:30etik 13:30etara.

Urriak 25, igandea. Xabier Montoia. 
Azaroak 8, igandea. Joseba B. Lenoir.
Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana