Zarauzko Inauteriak 2016

Otsailaren 6an eta 7an inauteriak ospatuko dira zarautzen. hau da prestatu duten egitaraua:

OTSAILAK 6, LARUNBATA
11:00-14:00. Merkatu Plazako lehen solairuan "Conunpuntomas"-en eskutik, inauteriko mozorroak egiteko tailerra haurrentzat.

12:00-14:00. BILAKETA txarangak herriko kaleak alaituko ditu

17:30. Lege Zaharraren enparantzat, TXANTXARRIAK taldearen eskutik, musika-jolasean dinamizazioa haurrentzat. Eguraldi txarrarekin, merkatu Plazan.

18:00-21:00. gaztelekuan, mozorroen dantzaldia eta lehiaketa. 12-17 urte bitarteko nerabeentzat

18.15etatik aurrera. Musika Plazatik hasita KOLPEZ BLAI taldeak herriko kaleak girotuko ditu. Aldi berean, Musika Plazatik hasita, mozorrotutako koadrilen kalejira, ZUREKIN Zarauzko ostalarien elkarteak antolatuta.

19:45. Musika Plazan sari banaketa koadrilen arteko mozorro onenari (1. saria: 250 euroko bonoa, 2. saria: 150 euroko bonoa eta 3. saria: 100 euroko bonoa, tabernetan gastatzeko ). Aldez aurretik Turismo Bulegoan edo Txiki Polit tabernan izen ematea komeni da.

20:00-21:30. Musika Plazan, TRAKETS taldea

20:30-01:00. UDABERRI elkartean mozorro-dantza

22:00-00:00. Gaztelekuan "Patrol Destroyers" Dj Emanaldia

22:30. Musika Plazan, TRAKETS taldea

OTSAILAK 7, IGANDEA
12:00-14:30. Kalejira TXIMELETAK txarangarekin

17:00. Musika Plazan POTXIN ETA PATXIN Pailazioak. Txarra egingo balu, Gaztelekuan.

Ondoren, haurrentzako merienda

18:15. Musika Plazan, LUMA GORRI haur berbena

Los días 6 y 7 de febrero se celebrará Carnaval en Zarautz. han organizado varias actividades. puedes descargarte el programa aquí.

 
Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana