Instant 1ean sari berezia zarauztarrentzat!

Hilabete osoan zehar ibili gara sarren erabileraren inguruan hausnarketa egiten eta gazteak gipuzkoa mailan egiten ari den instagram bidezko argazki lehiaketan parte hartzera animatzen. 

Azken txanpan sartuak gara, igandea apirilak 3a da azken eguna parte hartzeko.

Lurralde mailan hainbat zozketa egin dira eta sari banaketa festa apirilak 30an egingo da.

Baina zarauztarrentzat azken sorpresa batekin gatoz, gazteria sailaren laguntzarekin tablet bat zozketatuko dugu @haizeorratz_gaztelekua izendatu duten guztien artean. Zozketa apirilak 5ean egingo dugu eta webgune honetan zabalduko dugu irabazlearen izena.
Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana