ARITZBATALDE 26/27: UDAL KIROL PROGRAMAK ABIAN

Zarauzko Udalak 2026/27 ikasturterako Aritzbatalde udal kirol programen eskaintza aurkeztu du, adin eta profil ezberdinetara zuzendutako bost proposamenekin.

GAZTEFIT (12-15 urte)
Zarauzko gazteentzako saioak astelehen eta/edo asteazkenetan izango dira, 17:00etan, 50 minutuko iraupenarekin. Izen-ematea irailaren 1etik 15era egin ahal izango da, eta urriaren 1ean hasiko da.

65+ SENIOR
65 urtetik gorako zarauztarrentzat pentsatutako programa hau astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan izango da, 10:30, 11:00 edo 11:30ean. Izen-ematea irailaren 18tik aurrera zabalik egongo da, eta urriaren 1ean abiatuko da.

EGOKIFIT (aniztasun funtzionala)
16 urtetik gorako pertsonei zuzendutako saioak astearteetan izango dira, 17:30ean, 50 minutukoak. Izena emateko epea irailaren 1etik 8ra izango da, eta urriaren 6an hasiko da.

UR EGOKIFIT (aniztasun funtzionala)
16 urtetik gorakoentzako igeriketa saioak astelehenetan (17:35), asteazkenetan (17:35) eta ostiraletan (17:10) izango dira, 40 minutuko iraupenarekin. Izen-ematea irailaren 1etik 8ra egin behar da, eta urriaren 5ean hasiko da.

IZURDE (aniztasun funtzionala)
3-11 urte bitarteko haurrentzako saio indibidualizatuak ostiraletan izango dira, 17:00, 17:45, 18:30 edo 19:15ean, 45 minutukoak. Izen-emateko epea irailaren 1etik 8ra izango da, eta urriaren 2an hasiko da.

Informazio gehiago eta izen-ematea:
📞 943 00 51 23
✉️ kirola@zarautz.eus
📷 Instagram: @KirolaZarautz

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana