Salto! Udalerri Euskaldunetako Gazte Topaketak

UEMAk Udalerri Euskaldunetako Gazte Tokapeta antolatu du urriaren 20tik 22ra Orion. Bertan jolasak, solasak, txangoak, kantaldiak, kontzertuak eta abar izango dira.

UEMAren hezkuntza proiektuak eskolatik kanpo ere egingo du bidea udazken honetan. Hezkuntza ez arautuan ere eragin nahian, Salto! Gazte Topaketak antolatu ditu UEMAk, gazteak euskal hiztun gisa sentsibilizatu, kontzientziatu, aktibatu eta ahalduntzeko. Euskaraz bizitzea eta euskararen arnasa zabaltzeko agente bilakatzea sustatu nahi da.

IZEN EMATEA: Urriak 9 arte, 943-816699 telefono zenbakira deituta, edo hezkuntza@uema.eus helbidera idatzita.

PREZIOA: 30 euro

INFORMAZIO GUZTIA IKUSTEKO SARTU HEMEN

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana