Euskararen Ginkana

Hainbat erakunderen artean antolatutako ekimena da (Kutxa Ekogunea, Aia, Getaria, Orio, Zarautz eta Zumaiako udaletako Gaztelekuak eta Euskara Zerbitzuak, Urola Kostako Udal Elkartea eta Euskaltzaleen Topagunea) helburu argi bat duena, 15-16 urteko gazteak euskararekin eta euskaraz dibertitzea.

Taldeak, probak eta finala
Ginkana taldeka jokatuko da (4ko taldeak).
4 proba egin beharko dira on-line (astean bat) eta puntu gehien lortzen duten lau taldeek finala jokatuko dute Zarautzen, aurrez aurre, abenduaren 2an.
Finala izango da Zarauzko Gaztelekuan, 17:00etan. Sariak: talde finalistetako kide bakoitzak 50,00 euroko erosketa bonoa eskuratuko du, bailarako establezimenduetan erabiltzeko. Talde irabazleko kide bakoitzak, berriz, 100,00 euroko erosketa bono bana.
Finalaren ondoren festa egingo da, bailarako gaztelekuetako gazteentzat (DJa, musika, askaria…).

Partehartzaileak eta izen-ematea
Izena on-line eman behar da. Ondoko webgunean daude argibideak, oinarriak, izena emateko esteka eta gainerako xehetasun guztiak. Izen ematea urriaren 3tik 19ra
http://www.euskararenginkana.eus/eu/ginkanak/urola-kostako-euskararen-ginkana-1-edizioa/gi-36/

4 laguneko taldeak osatzeko edo argibideak jasotzeko Aia, Getaria, Orio, Zarautz edo Zumaiako gaztelekuetara jo dezakezue. Izen-ematea urriaren 3tik 19ra.

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana