BEITU! nerabeei zuzenduriko hedabide digitala sortu du GAZTEZULOk. 14-18 urte bitarteko gazteentzako diseinatuta,
aisialdiarekin lotutako euskarazko edukiak jasoko dituzte
mugikorrean zuzenean. Helburua? Gazteek aisialdian kontsumitzen
dutena euskaraz eta eskura jasotzea.
Zer da BEITU! zehazki? Kontuz, ez baita aplikazio bat. Teknologia berrietara egokitzen den plataforma digitala da; hilero, izena eman duten gazteek WhatsApp bidez
beren mugikorrean jasoko dituzte beraiek kontsumitzen dituzten
aisialdi gaiekin lotutako edukiak, hala nola, elkarrizketa labur
eta dibertigarriak, bideoak, umorea, sexu eta drogen inguruko
kontsultak –modu pribatuan egiteko aukera eta adituek eskainitako
zerbitzua–, lehiaketak…
Baina beti modu entretenigarrian eta hizkuntza argia eta zuzena erabiliz.
Kolaboratzaile sare bat osatzeko helburua ere badu BEITU!k, gazteek gazteentzat sortutako plataforma izan dadin. Besteak beste, Ane Atxutegi eta Telmo Trenado youtuberrak, Mr. Euskaldun ilustratzailea, Xabi Martin iparra.eus proiektutik… gurekin kolaboratzen ari diren gazte hauek primeran asmatu dute publiko gaztearekin konektatzen.
.
NOLA JASO BEITU!
BEITU! hilero jaso ahal izateko, izena eman behar da. Hau doakoa da, eta bi modutara egin daiteke: Instagram kontuko portadan azaltzen den estekan klik eginez edo zuzenean www.gaztezulo.eus/beitu orrialdean sartuz. Behin harpidetza eginda, erabiltzailea BEITU! komunitatearen kide izango da eta hilero WhatsAppean jasoko du. Gustuko dituzten edukiak klik bakarrean eta lagunekin partekatzeko prest!
.
GEHIAGO JAKIN NAHI? GAZTEZULO.EUS