Gazte Sortegiak: Sormen Laborategiak




Pazko-astean bost eguneko sormen egonaldia proposatzera dator “Gazte Sortegiak, sormen laborategia” ekimena. 14-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta, Arabako lau sortzaileren eskutik bertsolaritza, antzerkia, musika eta ikus-entzunezkoen sortegiak egingo dira, Kanpezuko Ibernalo Aterpetxean. Izena emateko epea martxoaren 11ra arte egongo da zabalik.

Gazte Sortegiak, sormen laborategia” egitasmoa Oihaneder Euskararen Etxea, GEU elkartea, Arabako Bertsozale Elkartea, Mintzola Ahozko Lantegia, Topagunea eta Arabagara elkarteen lankidetzaren emaitza da.

Lagun artean sormena bizitzea, gazte sortzaileen sarea elikatzea eta euskararen erabileran eta gaitasunean eragitea bilatzen du. Horretarako Pazko-astean, apirilaren 3tik 7ra, 5 eguneko sormen egonaldia egingo da Kanpezuko Ibernalo landetxean. Egonaldiko egun bakoitzean sortegi bat landuko da, lau guztira:  bertsolaritza, musika, antzerkia eta ikus-entzunezkoak.
Oihane Perea Arabako Bertsolari Txapelketako txapeldunak gidatuko du Bertsoa jolas izeneko sortegia. Bertan ahozko kultur sorkuntzen adierazpide ezberdinen lanketa egingo du. Jon Basaguren musikari eta esatariak letradun musika landuko du Musikaz egin izenpean. Unai Lopez de Armentia antzerkilaria eta Baratza aretoko arduradunak berriz antzerki teknikak landuko ditu Antzerki–aterki izeneko laborategian. Maider Oleaga zuzendari eta gidoilariak ikus-entzunezkoak izango ditu langai Zer daki begiak soinuez? galderaren testuinguruan.

Izena emateko:
14-18 urte bitarteko 20 gaztek hartu ahalko dute parte egonaldian 100 € ordainduta. Interesdunek martxoaren 11 baino lehen eman beharko dute izena honako inprimakia betez edo  sortegiak@oihaneder.eus emailaren bitartez, euren izen-abizenak, jaiotze data, ikastetxea eta kontakturako telefonoa eta emaila zehaztuz. Izen-emate hurrenkera errespetatuko da.

La iniciativa “Gazte Sortegiak, sormen laborategia” propone una estancia creativa de cinco días en la casa rural Ibernalo de Campezo durante la semana de Pascua. En la misma se realizarán laboratorios de bertsos, música, teatro y audiovisuales dirigidos a jóvenes de entre 14 y 18 años. El plazo de inscripción estará abierto hasta el 11 de marzo.

La propuesta “Gazte Sortegiak, sormen laborategia” es fruto de la colaboración entre Oihaneder Euskararen Etxea, GEU elkartea, Arabako Bertsozale Elkartea, Mintzola Ahozko Lantegia, Topagunea y Arabagara.

Busca vivir procesos de creación entre amigos/as, alimentar la red de jóvenes creadores/as e incidir en el uso y la capacitación del euskera. Para ello, en la semana de Pascua, del 3 al 7 de abril, se realizará una estancia creativa de cinco días en la Casa Rural Ibernalo de Campezo. Cada día de la estancia tendrá lugar un laboratorio, cuatro en total: bertsos, música, teatro y audiovisuales.

La ganadora de la txapelketa de bertsos de Álava Oihane Perea dirigirá el laboratorio denominado Bertsoa jolas en el que se trabajarán las diversas expresiones de la transmisión oral. En el laboratorio Musikaz egin el músico y locutor Jon Basaguren se centrará en las letras musicales. El actor y responsable de la sala Baratza Unai Lopez de Armentia ofrecerá diversas técnicas teatrales bajo el nombre Antzerki–aterki y la directora y guionista Maider Oleaga trabajará el mundo audiovisual respondiendo a la pregunta Zer daki begiak soinuez?.

Inscripción hasta el 11 de marzo:
 La estancia creativa tendrá un coste de 100 € y acogerá un total de 20 jóvenes de entre 14 y 18 años. Los/as interesados/as deberán inscribirse antes del 11 de marzo a través del siguiente formulario  o el mail sortegiak@oihaneder.eus, especificando nombre y apellidos, fecha de nacimiento, centro escolar y teléfono y mail de contacto. Se respetará el orden de inscripción.

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana