Euskal Udalekuak

Udan ere euskaraz bizi nahi duenak horretarako aukera ezin hobea du Euskal udalekuetan.
40 urte baino gehiago pasa dira euskara hutsezko udalekuak antolatzen hasi zirenetik, eta gaur egun ere hasiera hartako asmo eta ilusio berberak dituzte Abaigar, Goñi eta Bernedoko Euskal Udalekuetan dabiltzan hezitzaileak.


Lan boluntarioa eginez, Euskal Herri osotik gure artera datozen ume eta gazteei udan ere euskaraz bizitzeko eta gozatzeko aukera eskaintzen dizuete.


Eskeinitako tokiak Ozaeta, Bermeo eta Goñi dira.Bakoitzean hainbat txanda aukeran daudelarik. 

IZEN EMATEA: Martxoak 19 arte, hemen

OHARRAK: 
- Euskal Udalekuetan euskara hutsean bizi gara! Beraz, ez ezazue euskaraz ez dakien ume edo gazterik bidali! 

- Izen-ematea egiteko, gure webgunean (www.udalekuak.eus) dagoen fitxa bete beharko duzue. Gehienez, 3 haurren/gazteren eskaerak onartuko dira eta, asko jota, taldeak 3koak izango dira. Mesedez, ez ezazue izen-ematea errepikatu. Batetik, zuon umeek/gazteek ez dutelako parte hartzeko aukera gehiago izango; eta, bestetik, horrek bulegoko lana ikaragarri zailtzen duelako. 

- Izen-ematea egin aurretik, ondo begiratu zein den umeari/gazteari dagokion txanda. Aukera gehiago egoten da abuztuko txandetan. 

- Txandak guztiz bete arte zabalik egongo da izen-emate epea. Martxoaren 19tik aurrera, plaza baino eskaera gehiago dauden txandetan aukeraketa egingo da. Aukeraketa ez dugu zozketa bidez egiten. Hainbat irizpide hartzen ditugu kontuan (parekidetasuna, ahalik eta herri gehienetako jendearen parte-hartzea…) 

- Apirilaren 16an jakinaraziko zaizue zuen umea/gaztea aukeratu dugun ala ez. Web orrian aukeratu eta ez aukeratu zerrendak egongo dira. Izen ematearen identifikazio zenbakia erabili beharko da, izen ematea egitean eta bueltako emailean agertzen da. Aukeratuei informazio gehiago posta arruntez bidaliko zaie. 

- Bulegoko ordutegia: Astelehenetik-Ostiralera 18:00–20:00 (943 905 766) edo udalekuak@udalekuak.eus


Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana