Sormenerako
eta kultur hedapenerako diru-laguntzak ematen ditu urtero Zarauzko
udaleko Gazteria Sailak. Gehiago jakin nahi baduzu jarraitu irakurtzen!!
1- Zeintzuk dira bete beharreko baldintzak?
-
14-30 urte bitartean izatea (taldearen bi heren gutxienez). Zarauzko
udalerriak bizitzea azken urtean (taldearen bi heren gutxienez?
- Proiektuak edo jarduerak euskarazkoak izan behar dira.
- Aurten eginiko edo egingo diren proiektuentzat
zuzenduta dago laguntza, eta eskaera orriarekin batera, aurrekontua
aurkeztu beharko da edo izandako gastuak justifikatu beharko dira.
2- Zein proiektu mota aurkeztu daitezte?
Musikagileen maketa grabazioa eta
edizioa; komiki, fanzine edo bestelako kultur argiltapenen edizioa;
antzezlanen ekoizpena; ikus-entzuneko lanak; eta teknologia berriekin
erlazionatutako lanak, eta abar.
3- Zein da lanak aurkezteko epea?
2018ko maiatzak 14 arte
4- Non aurkeztu behar dira eskerak?
Interesatuek Herritarren Arreta Zerbitzuan aurkeztu beharko dituzte
eskaera orriak.
5- Nora jo dezaketak informaizo gehiago lortzeko?
Gaztedi Saila, Gaztelekuan, 943 005 122 telefono zenbakian,edota gazteri@zarautz.eus helbidean.
Eskuratu oinarriak hemen.
AURREKO URTETAN BEKA ESKURATU DUTEN PROIEKTUAK
2011. Tik tara, Dictadura, Metralleta
2012. Urki Muguruza Bastos (antzerkia), Diskoiraa, Humilitate, B.A.F.
2013. Managitz, Mor More, Occhi di Farfalla, Ari ingurunearen eraikuntzan parte hartuz
2014. Tik tara, Metralleta, Managaitz
2015. Skasti, Hilkar
2016. Ez da bekarik eman.
2017. Zarautzen sortutako Derlan motorren erakusketa
Home
/
Aisia
/
Albisteak
/
Gazte Informazio Bulegoa
/
Sormena eta kultur hedapenerako diru-laguntzak