Zarauzko Udaleko Gizarte Zerbitzuetako Sailak gazte kooperanteei zuzendutako diru laguntzak kaleratu ditu.Eskaerak uztailak 2ra bitartean aurkeztu daitezke.
Hauek dira
baldintzak:
- Eskaera egin aurretik, adinez nagusia izatea eta gehienez 30
urte edukitzea.
- Eskaeraren aurkezpen-data baino gutxienez urtebete
lehenagotik Zarautzen erroldatuta egotea, eta GGKE batekin lan-harremanik ez
izatea.
- Zarautzen erroldatuta egon gabe ere programa honetan parte hartu
ahal izango dute Zarauzko Udalak finantziatutako lankidetza-proiektu batean
parte hartu behar dutenek.
- GGKE batek sinatutako lankidetza-konpromiso
bat, gutun bat edo berme bat edukitzea.
- Garapenerako lankidetzan eta
boluntariotzan prestakuntza dutela egiaztatzea, edo, halakorik ezean, erakunde
batek eman beharreko ikastaro bateko aurreinskripzioa aurkeztea.
Zalantzarik izan ezgero 943 00 51 11 telefonora edo ongizatea@zarautz.eus helbidera idatzi daiteke.
Eskuratu oinarriak hemen
Home
/
Aisia
/
Albisteak
/
Diru laguntzak
/
Gazte Informazio Bulegoa
/
Gazte Kooperanteentzat Diru-laguntza