Lana Bilatzen Laguntzeko Ikastaroak

Urola Kostako Udal Elkarteko laneko orientazio zerbitzuaren eskutik, bi ikastaro berri eskainiko dira urrian zehar.
  
Ikastaroen helburua da langabezian dauden pertsonei lana bilatzen laguntzea. 3 orduko iraupena izango dute eta doan izango dira. Ikastaro hauek eskainiko dira:

ETORKIZUNEKO KONPETENTZIAK
Etorkizunean baloratuko diren konpetentziak ezagutuko dituzu  
Data: urriak 19 (9:30-12:30); Hizkuntza: euskara

MARKETIN PERTSONALA: Lan merkatuan nola aurkeztu ikasiko duzu  
Data: urriak 26 (9:30-12:30); Hizkuntza: gaztelania

Informazio gehiago Urola Kostako Elkarteko webgunean, hemen klik eginda

INFORMAZIOA ETA IZEN EMATEAKTel. 943890808, lanpoltsa@urolakosta.eus

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana