AUZOLANDEGIAK

Auzolandegietan leku askotako gazteak biltzen dira, euren borondatez eta ordainetan ezer jaso gabe, aldi batez elkarrekin bizi eta gizarte osoarekin zerikusia duen proiektu batean parte hartzeko asmotan.

Auzolandegien helburuak 

- Lehenik eta behin, toki desberdinetatik iritsi eta gizarte-maila desberdinetakoak diren gazteei elkarrekin bizitzeko eta elkar ezagutzeko aukera ematea, aurreiritziak gainditzeko lagungarria den borondatezko esperientzia bateratu baten bidez. 

- Eta bigarrenik, gizartean proiekzioa duen eta, ingurumenaren, elkartasunaren eta lankidetzaren arloan, bai eta beste arlo batzuetan ere, komunitateari onura ekarriko dion lan bat egiten laguntzea.

Izena emateko baldintzak:

1.- EAEko udalerriren batean erroldatuta egotea, 2018ko Auzolandegiak programa arautzen duen Agindua EHAAn argitaratu aurretik.

2.- Erkidegoz kanpoko pertsonek, halaber, bizileku-baimena eduki behar dute.

3.- 18 eta 30 urte bitarteko adina izatea. Auzolandegi bakoitzak bere adin-tartea du ezarrita. Euskadiko auzolandegiak 18 -26 urte bitarteko gazteentzat dira.

4.- Nazioarteko auzolandegien kasuan (munduko edozein gaztek parte har dezake halakoetan): ingelesez ondo hitz egitea. Batzuetan, auzolandegiko hizkuntza beste bat izan daiteke, adibidez, frantsesa edo alemana. Atzerrian ere nazioarteko auolandegiak daude, baina baita Euskadin eta gainerako autonomia-erkidegoetan ere.

5.- Umeekin egotea beharrezko duten ekintzak dituzten auzolandegietan lan egiteko, Sexu Delitugileen Erregistro Zentralak emandako agiria aurkeztu beharko da.

6.- Pertsona jakin batzuek ezin dute izenik eman, azken hiru deialdietako batean adjudikazioa lortu arren auzolandegian parte hartu ez dutenak, alegia; baina salbuespen gisa hartuko dira, Eusko Jaurlaritzako Gazteria Zuzendaritzan plazari uko egiten ziotela jakinarazi zutenak.


IZEN EMATEA: Apirilak 24 arte, 24:00h. 

Informazio guztia eta izen ematea hemen klik eginda.

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana