Aurtengo
inauterietan programazio berezia eskaini du Zarauzko Haize-Orratz
Gaztelekuak 12-18 urte bitarteko nerabeentzat eta baita Ludotxo
Ludotekak 4-11 urteko haurrentzat.
Haize-Orratz
Gaztelekuak arratsaldez eskainitako egitarau zabalak izugarrizko
arrakasta izan zuen. Arratsaldeko festa giroan eta mozorro
lehiaketara 400 gazte baino gehiago bertaratu ziren. Gauean berriz,
Oihan Vegaren disko festa saioa izan zen eta 600 gaztetik gora bildu
ziren festan. Primerako gaua izan zuten nerabeek alkohol eta
tabakorik gabeko festa giroan!
Gaztelekuko
hezitzaile lantaldeak oso balorazio positiboa egin du, nerabeek jai
giro osasuntsuan murgiltzeko arazorik ez dutela argi erakutsi
baitute. Zarauzko nerabeek, festetan beraien espazioa izatea
ikaragarri eskertzen dutela argi dago.
Ludotxo
Ludotekako 9-11 urte bitarteko erabiltzaileek ere egitarau berezia
izan zuen inauterietan. Larunbatean txupinazora hurbildu baitziren,
eta igande arratsaldean mozorro festa egin zuten eta hainbat haur
hurbildu zen inauteriaz gozatzera.
Aipatu
beharra dago bai Haize-Orratz Gaztelekutik eta baita Ludotxo
Ludotekatik ere hezitzaileek jarduera egokitu eta arrakastatsuak
eskaintzeko egiten duten esfortzua. Eguneroko zerbitzuaz gain, jai
egun berezietan ohiko ordutegitik haratago zerbitzua eskaintzen dute
haur eta nerabeek ekintza bereziez goza dezaten.