Iñaki Arregi beka sortu du UEMAk, udalerri euskaldunen
garapena aztertzeko, ikerketa sustatzeko eta euskal
soziolinguistikaren inguruko ezagutza areagotzeko. Eusko
Jaurlaritzak babestuko du beka, eta bi lan sarituko ditu lehen
deialdian, bakoitza 5.000 eurorekin.
Lehen deialdi honetan, honako ikerketa esparrua hartuko da kontuan: udalerri euskaldunen garapena. Zehazki, UEMAk, Kontseiluak, Udako Euskal Unibertsitateak, eta Gaindegiak 2018an aurkeztutako Udalerri euskaldunak: prebentziotik garapenera txostenean landutako puntuak nola garatu daitezkeen aztertzea izango da bekaren helburua deialdi honetan.
EPEA: Uztailak 24
Informazio guztia hemen klik eginda.