ZELAI ONDO JAIAK 2019

Ekainaren 21ean arratsaldeko 19:00etan hasiko dira Zelai Ondo auzoko jaietan txupinazoarekin. Egitarau zabala prestatu dute:


Ekainak 21, ostirala
19:00. Txupinazoa, Zulaika Botikaren biribilgunean. 
19:00. Txan Magoa, Zelai Ondoko pistan. 
19:30-22:30. Parrilada bolatokian, Unplug eta Roll abeslariekin girotuta. 
23:00. Musika emanaldia Gozo-Gozo taldearen eskutik, Zelai Ondoko pistan.

Ekainak 22, larunbata
09:00. Goizeko Ihintza txistulari taldea Zelai Ondoko kaleetan zehar. 
11:00-14:00. Haurrentzako puzgarriak Zelai Ondoko pistan (eguraldi txarra eginez gero, kiroldegian), VI. Patata tortilla lehiaketa eta marrazki txokoa bolatokiaren ondoan (patata tortillak 12:00ak baino lehen aurkeztu beharko dira). 
13:00. Tortilla lehiaketaren sari banaketa eta pintxo potea. 
15:30-17:30. Haurrentzako puzgarriak Zelai Ondoko pistan (eguraldi txarra eginez gero, kiroldegian) 
17:30. Zelai Ondoko 4. Auzo Krosa, Zulaika Botikaren biribilgunean. Izen-ematea 17:00etan izango da. Jakinarazi dutenez, parte-hartzaileen artean Xibartako izozkiak banatuko dituzte.  Ondoren, sari banaketa eta txokolatada egingo dituzte. 
19:00. Ginkana Haize-Orratz gaztelekuko hezitzaileekin, Zelai Ondoko pistan. 
17:00-20:00. Bolatokia irekita egongo da nahi duenarentzat. 
19:30-22:30. Parrilada bolatokian 
22:30. Erromeria Fan&Go taldearen eskutik, Zelai Ondoko pistan.

Ekainak 23, igandea
09:00. Goizeko Ihintza txistulari taldea Zelai Ondoko kaleetan zehar. 
10:00. Zelai Ondoko VI. Bola eta Toka Txapelketa, Andres Illarramendiren omenez. 
11:00. Haur txokoa, bolatokiaren ondoan. 
14:00. Zelai Ondoko VI. Auzo Bazkaria. Zelai Ondoko pistan, Eutxourrei taldearen eskutik. Eguraldi txarra eginez gero, kiroldegian izango da. Txartelak salgai daude Iluntze, Trigal, Aritzbatalde eta Zelaitxo tabernetan. Bazkalostean, mahai jolasak izango dira helduentzat, eta haurrentzat, partxis erraldoia. 
19:30. Parrilada eta sardina jana, bolatokian. 
21:30. Matraka elektrotxarangaren kalejira, San Juan sura. 
22:00. San Juan sua Antonio Aranzabal zenaren zelaian, Mitxelena kalean. Montetxio abesbatza, Jalgi dantza kalea, Goizeko Ihintza txistulari taldea eta Zarauzko Txalaparta Eskolako eta ikasleak izango dira bertan. 
23:00. Bolatokira itzulera Matraka elektrotxarangarekin.


Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana