Zarauzko Euskal Astea aurrera doa eta oraindik ekintza ugari daude irailaren 9ra bitartean! Gogoratu, Euskal Jai eguna irailaren 9an dela!
Egin klik hemen egitaraua formatu digitalean eskuratzeko.

10:45 Musika plazatik irtenda, Euskararen aldeko XXV. Lasterketa, AEK-k antolatuta (izen-ematea 10:00etan).
11:00 Musika plazatik irtenda, Euskararen aldeko II. Irristaketa Lasterketa (izen-ematea 10:15ean).
11:30 Lege Zaharraren enparantzan, XXXI. Aurresku Txapelketa (euriarekin, Modelo aretoan).
14:30 Musika plazan, XXXV. Bazkari Herrikoia, EHEk antolatuta.
18:30 Musika plazatik, kalejira aldarrikatzailea, AEK eta EHEk antolatuta.
20:30 Modelo aretoan, BASERRI dantza ikuskizuna. Proyecto Larrua. Sarrera: 8€
Irailaren 8a, igandea
19:00 Musika plazan, dantzaldia, Zarauzko Musika Banda eta Alaken taldearekin.
20:00 Frantziskotarren elizan, Zarautz Abesbatzak Salbea abestuko du.
Irailaren 9a, astelehena
7:00 Diana herriko kaleetan zehar.
8:00 Goiztarrak taldearen irteera. Antzinako ohiturak berreskuratuz, goizean, garai bateko pertsonaiak irudikatuko dituzte kalez kale.
8:30 Kalez kale, txistulariak, trikitilariak, dultzaineroak eta Iturengo tunturroak.
10:30 Frantziskotarren elizan, Meza Nagusia, Schola Cantorum Abesbatzak abestuta.
Mezaren ondoren, Frontoi Txikin, Goiztarrak taldearen eskutik, pilota partidak, herri-kirolak eta bertsolariak.
11:45 Alproja taldearen irteera (San Inazio kalea, Kale Nagusia, Musika plaza, Dorre Luzea parkea, Nafarroa kalea eta Munoa).
12:00 Munoan, Nitanic antzezlana.
Eguerdian, Musika plazan erromeria, trikitilari, txistulari eta dultzaineroekin.
Ordu berean, Lege Zaharren enparantzan, erromeria trikitilariekin.
13:30 Munoan, Euskaraokea Xaiborrekin.
13:30 Lege Zaharren enparantzan, karro-lehiaketaren sari-banaketa. Ekitaldian Zarauzko Udalak omenaldia egingo dio Jose Mari Zuazobideri.
14:00 Musika plazan, Lizarrako Larrain Dantza herrikoia dultzaineroekin.
17:30 Musika plazatik Iñurritzara kalejira, trikitilari, dultzainero eta txistulariekin.
18:00 Iñurritzan, haurren txokoa Kulkirekin (tailerrak, herri kirolak, egurrezko jolasak, etab.).
18:30 Iñurritzako zelaian, erromeria, Orots taldearekin.
20.00 Iñurritzan, Lizarrako Larrain Dantza herrikoia, dultzaineroekin.
20:30 Kalejira, Iñurritzatik Musika plazara.
22:00 Munoan, dantzaldia Trikidantz taldearekin.
22:30 Musika plazan, erromeria trikitilariekin.