“Izan Be
Digital” digitalizazioaren garaiotan behar-beharrezkoak diren
IKT baliabideen erabilera aurreratua lortzera bideratutako ikastaroa da.
Partaideek punta-puntako tresna teknologikoak ezagutu eta praktikan jartzeko
aukera izango dute.
Nori zuzendua dago?
Goi mailako ikasketak dituzten eskualdeko herritar guztiei bideratuta (Goi mailako Lanbide Heziketa edota unibertsitateko ikasketak); langile nahiz lana bilatzen ari direnentzat.
Goi mailako ikasketak dituzten eskualdeko herritar guztiei bideratuta (Goi mailako Lanbide Heziketa edota unibertsitateko ikasketak); langile nahiz lana bilatzen ari direnentzat.
Edukia
“Izan Be Digital” egitasmoa guztira, 145 orduko ikastaroa
izango da:
- “Be
Digital” lehen prestakuntza fasean (130 ordu) lan
merkatuan aritzeko beharrezkoa den teknologiaren ezagutza praktikoa eskainiko
da.
· Digital Business (15
ordu)
· Ecommerce OmnichaneL (15
ordu)
· Internet of things (10
ordu)
· Zibersegurtasuna (10
ordu)
· Errealitate birtuala eta
areagotua (20 ordu)
· Big Data & Business
Intelligence (20 ordu)
· Robotika eta sistema
adimentsuak (20 ordu)
· Ekoizpen adimentsua (20
ordu)
- “Lan-mundura
zubia” izeneko bigarren fasean (15 ordu), lana
bilatzeko baliabideak ezagutu eta entrenatzeko aukera eskainiko da.
Egutegia eta ordutegia
Azaroaren 4tik abenduaren
13ra izango da ikastaroa;
09:30etik 14:30era, Urola Kostako Udal Elkarteko egoitzan (Urdaneta bidea 6, 20800 Zarautz).
Programari hasiera eman baino lehen
ekimenari buruzko xehetasunak jasotzeko, saio bat egingo da urriaren 30ean
(12:00-14:00).
Izena ematea
Izena emateko epea urriaren 25era arte
izango da.
Aurrez aurre egin daiteke (Udal Elkarteko
egoitzan) edota dokumentazioa emailez bidali daiteke lanpoltsa@urolakosta.eus posta
elektronikora.
Informazio saioa
Urriak 10, osteguna, 10:00etan (ez da aurrez
izena eman behar informazio saiora joateko)
Udal Elkartearen egoitzan (Urdaneta
bidea 6, Zarautz)