EUSKADIKO GAZTEAK LANKIDETZAN PROGRAMA

Otsailaren 6era arte eman daiteke izena Euskadiko Gazteak Lankidetzan programan. Programa honen helburua da Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balioak sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzea. Garapenerako ekintzak hainbat hegoaldeko herrialdetan izaten dira, Amerika, Asia eta Afrikan, hain zuzen ere, eta modu horretan, parte hartzen duten gazteek ekintza horiek bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute.  

Esperientziaren iraupena hiru hilabetekoa da, ahal dela, uztailetik urrira arte.


IZEN EMATEA:
2019ko abenduaren 10etik 2020ko otsailaren 21era arte.

NOLA EGIN IZEN EMATEA:
Eskabidea on line egin beharko da eta identifikazio elektronikoko bitartekoa beharko da (B@kQ, adibidez). Honako datuak adierazi beharko dira: nortasun-datuak; prestakuntza akademikoari eta bestelako prestakuntzari buruzkoak; eta lan-arloko eta boluntariotzako esperientziari buruzkoak.
Eskabidea Internetez bidali baino lehen, honako atal hauek arretaz irakurri:
Arazoren bat baduzu izena emateko, mezua bidali gazteria-lankidetza@euskadi.eus helbidera eta zurekin harremanetan jarriko gara.
Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana