INAUTERIAK 2020

Inauteriak bertan daude eta Zarauzko udalak egitarau zabala prestatu du!

OTSAILAK 20, OSTEGUNA
19:00. Blusen pintxo potea. Blusarekin doanak lehen pintxoa doan, ondorengo tabernatan: Argiñano, Euskalduna, Iruña, Salegi eta Tivoli. Era berean, Ustekabe txarangak girotuko du Alde Zaharra.

OTSAILAK 21, OSTIRALA
18:30. Galtxagorrien jaitsiera musika eskolatik abiatuta, Jalgi dantza taldearen eta Zarautz TRIK taldearen eskutik.

OTSAILAK 22, LARUNBATA
12:00. Koxme baleak txupinazoa botako du Modeloko balkoitik.
12:00-14:00. Joselontxos txaranga herriko kaleetan zehar Alde Zaharretik abiatuta.
17:00. Mozorro festa eta merienda Ludotxo ludotekan. 9-11 urteko haurrentzat.
17:30. Inauterietako IV. Konpartsa: Eurovision, Alde Zaharrean. Euria eginez gero, igandean izango da 13:00etan, toki berean.
18:00-20:30. Inauteri Jaia: Dj nerabeen emanaldiak eta mozorro lehiaketa (taldekoa, originalena eta #zuzeukiña) Zinema pilotalekuan. Gaia: Hippie unibertsoa. 12 eta 18 urte bitarteko nerabeentzat.
19:00. Dantzaldia Fan&Go taldearekin Musika Plazan.
19:00. Mozorro lehiaketan parte hartu nahi duten kuadrillen kalejira Musika Plazan. Parte hartzeko, aurrez izena eman behar da Turismo Bulegoan, edo egun berean Euskalduna tabernan.
19:30. Kuadrillen mozorro lehiaketaren sari banaketa: Lehen saria 250 euroko bonoa da, bigarrena 150 eurokoa eta hirugarrena 100 eurokoa. Bonoak Zurekin Elkarteko tabernetan gastatzeko izango dira.
20:30. Mozorro dantza Udaberri tabernan.
21:30-00:30. Nerabeentzako festa Dj Lazekin Zinema pilotalekuan.
23:00. Dantzaldia Fan&Go taldearekin Musika Plazan.  
 


OTSAILAK 23, IGANDEA
11:00. Santa Ana egoitzako konpartsaren kalejira Alde Zaharrean. Euria eginez gero, egoitza barruan izango da.
12:00. Kalejira Alde Zaharretik abiatuta: buruhandiekin, erraldoiekin eta Mauxitxa txarangarekin.
17:00. Panpinen zirkua emanaldia Musika plazan. Euria eginez gero, Zinema pilotalekuan izango da.
18:15. Txikidantz dantzaldia Musika Plazan, Asier Burgeteren eskutik. Euria eginez gero, Zinema pilotalekuan izango da.

 
OTSAILAK 24, ASTELEHENA
16:30-19:30. Koxme balearen lagun puzgarriekin, haurrentzat parkea, Lege Zaharren Enparantzan. Euria eginez gero, Zinema pilotalekuan izango da.

OTSAILAK 25, ASTEARTEA
11:00. Santa Ana egoitzako kideen eskutik, Sardinaren entierroa Lege Zaharren enparantzatik abiatuta, herriko kaleetan zehar. Euria eginez gero, Santa Ana egoitzan izango da.

--------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Del 20 al 25 de febrero se celebrarán los Carnavales de Zarauz. 

Se han organizado varias actividades, si no te quieres perder nada, haz click aquí y consulta el programa de actividades.
Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana