HIZKUNTZAK ONLINE IKASTEKO DOAKO IKASTAROAK

Hizkuntzak zure kabuz eta doan ikasi nahi dituzu? Hemen dituzu hainbat atari eta baliabide!
E-Lea programae-LEA programak ingelesa, frantsesa, alemana eta italiera ikasteko aukera eskaintzen du multimedia sistemen bidez, etengabe ikasteko atariaren bitartez.
Idiomas GratisHizkuntza ikasleen doako komunitatea, hainbat hizkuntza online ikasteko doako eta askotariko baliabideak eskaintzen dituena, denak ere erabiltzaileek gomendatuak.
BBC hasiberrientzat [EN]: Atzerrira joan zara eta ez zara gauza helmugako herrialdeko hizkuntzan tutik ere esateko? BBC kateak hasiberrientzako online ikastaro bikainak eskaintzen ditu, doan. Hainbat CD eta bideo eskuragarri. 40 hizkuntza baino gehiago.
Lingual Media PlayerHizkuntzak ikasteko doako softwarea, filmez eta Youtubeko bideo azpitituludunez lagunduta. Hizkuntza bat ikasten ari diren pertsonen entzumen-gaitasunak hobetzen laguntzea da bere helburua.
Lingu@Net-WorldwideMundu osoan hizkuntzak ikasteko baliabideak. Hautatu menutik hizkuntza ikasteko eta irakasteko materialak, eta jarraian hautatu ikasi beharreko hizkuntza: neerlandera, ingelesa, frantsesa, alemana, italiera, gaztelania edo beste bat.
PhrasebasePhrasebase hizkuntzak ikasteko baliabideak eskaintzen dituen komunitate librea da. Sartu datu-base erraldoian eta hainbat hitz arrunt aurkituko dituzu, baita 90 hizkuntza baino gehiagotara itzulitako esaldi ugari ere. Erregistratu doan, eta parte hartu mundu osoan bere hizkuntza irakasteko interesa duen jendearekin.

Baliabide hauetaz gain, hizkuntza zehatzak ikasteko ere beste hainbeste aurkituko dituzu: alemana, txekiera, daniera, frantsesa, gaelikoa, grekoa, ingelesa, neerlandera, italiera, portugesa, suediarra eta turkiera ikasteko.


EGIN KLIK HEMEN ETA KONTSULTA EZAZU ZERRENDA GUZTIA


------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

¿Te apetece estudiar idiomas online y por tu cuenta? Aquí tienes información sobre varios cursos online y gratuitos para aprender idiomas.

¡Anímate y aprovecha para ampliar tus conocimientos!

HAZ CLICK AQUÍ PARA VER EL ARTÍCULO Y ACCEDER A LA INFORMACIÓN

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana