Hemen dituzue aholkuak:
Komunikazioa sustatu
Beraiekin hitz egin; COVID-19 zer den azaldu eta zalantzak galdetzeko eta
beldurrak adierazteko aukera eman. Epidemiak dakarren erronkaren partaide egin.
Beraiengandik zer espero den aipatu eta guztien artean egiten ari garen ahalegina
azaldu.
Errutinak mantendu
Jaiki eta oheratu
ordu berean. Egunero egin behar dituzte ikastetxeko etxeko lanak eta/edo
zeregin akademikoak, erritmo akademikoa ez galtzeko. Oso garrantzitsua da,
halaber, lasaitasun, asperdura eta sormen uneak izatea. Eskolako plataforman
parte hartzera animatzea, halakorik badago.
Teknologiari dagokionez, arau malguagoak ezarri
Gizarte-harremanak
funtsezkoak dira etapa honetan, eta orain, harreman horiei eusteko bide bakarra
pantailak dira. Lagunekin ezin geratzeak eta aisialdiko ohiko lekuetara ezin
ateratzeak ezintasuna eta frustrazioa eragin diezaieke. Lagunekin harremanak
izatera animatu behar ditugu, urrutitik bada ere.
Beraien intimitatea onartu eta errespetatu
Beraien gelara
sartu aurretik deitu eta ez hartu mugikorra baimenik gabe, adibidez.
Ez eragin beharrezkoak ez diren eztabaidak haiekin
Adibidez,
zapatilak gelaren erdian dituztelako. Une egokia da garrantzizko gauzetan
arreta jartzeko eta haiekiko harremana ez higatzeko.
Aitona-amonekiko urrutiko harremana sustatu
Enpatia lantzeko
eta uler dezaten arauek batez ere pertsona batzuk babesten dituztela, besteak
beste, beraiek maite dituzten pertsonak.
Albisteak ikusteko aukera eman, egungo egoera zein
den jakiteko
Gehiegizko
informazioa ematea gomendagarria ez den arren, garrantzitsua da
kutsadura-kurbaren bilakaeraren berri izatea. Miresten dituzten pertsonen
testigantzak edo gomendioak entzutera animatzea (artistak, youtuberrak,
influencer-ak...).
Lanbide guztien garrantziaz gogoeta egin haiekin
Horrek
etorkizunean lanbidea aukeratzeko erabakiak hartzen lagun diezaieke. Besteen
alde lan egiten duten pertsonen ahaleginari balioa ematea.
Familian jarduerak antolatu
Mahai-jokoak,
filmak, telesailak... baina horietan parte hartzera behartu gabe.
Higiene-ohiturak sustatu
Mugikorra garbi
eduki dezatela eta eskuak maiz garbitu ditzatela. Norbait kutsatu izanaren
susmagarri badira, komeni da maskara jartzea eta ez ukitzea azalera arruntak, ateen
heldulekuak, txorrotak...
Planak egitea proposatu
Egoerak hobera
egiten duenean zer egin nahiko luketen galdetu, motibazioari eusteko. Irudimena
sustatzea.
Bizi-ohitura osasungarriak mantendu
Elikagai
kalorikoen kontsumoa kontrolatu, gomendatutako 8 ordu lo egitea gutxienez, eta
jarduera fisikoa egitea aktibo mantentzeko, dantzaren, Youtubeko
entrenamendu-serieen edo etxeko jardueren bidez.
--------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
La Asociación Española de Pediatría en colaboración con la Sociedad de Medicina del Adolescente, lanza una serie de recomendaciones dirigidas a padres de adolescentes.