HAUR ETA NERABEENTZAKO GABONETAKO ESKAINTZA


Zarauzko Gazteria Departamentuak Gabonetako haur eta nerabeentzako eskaintza berezia prestatu du. Dagoeneko izena eman dezakezu!!

EGIN KLIK HEMEN ESKUORRIA LORTZEKO

LUDOTXO LUDOTEKA (4-8 URTE)

Irudian klik eginda ikusi dezakezu programazio guztia. Magia saioa, ipuin kontalaria, serigrafia tailerra eta saio musikatua ekintza bereziak dire eta joan ahal izateko aldez aurretik eman behar da izena ludotekan bertan.

Gabonetako ordutegia:
- 4-8 urte: Astelehenetik ostiralera, 9:00-12:00. 
   Ekintza bereziak 10:30-12:00

- 9-11 urte: Asteburuetan, 17:00-20:00. 
   Ekintza bereziak 18:00-20:00








HAIZE-ORRATZ GAZTELEKUA (12-17 URTE)

Irudian klik eginda ikusi dezakezu programazio guztia. 

Ohiko ekintzez gain, irteera bereziak antolatu dituzte: Aquariuma (4€), Lasertag parkea (5€) eta Txuri Urdin izotz jauregira (6€). 

Ekintza hauetara joan ahal izateko Gazte informazio Bulegoan eman beharko da izena, abenduaren 23a baino lehen, 17:00etatik 20:00etara.

Plaza Mugatuak.








MODELO ARETOA (4-10 URTE)

Abenduak 27, 11:30. Up! zirko saioa
Abenduak 28, 11:30. Ametsen Urtebetetzea, Kantu Kolore
Abenduak 29, 11:30. Petit & Xuxu antzerkia
Abenduak 29, 17:30. Piraten istorio bat antzerkia

Saio guztiak doan dira, baina gonbidapenak saioa hasi baino ordubete lehenago banatuko dira Modelo Aretoko leihatilan.

Eta gainera... Txu-txu trena! Urtarrilaren 2 eta 3an, 11:30etatik 13:30etara eta 16:30etatim 19:30etara.

---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

El Departamento de Juventud de Zarautz ha organizado varias actividades especiales para Navidad! 

Teatro infantil en el Cine Modelo, excursiones para jóvenes de entre 12 y 17 años y varias actividades especiales para niños/as de 4 a 11 años. 


Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana