Irekita dago Hazilan programaren 11. edizioan parte hartzeko izen-ematea. Gehienez, eskualdeko 15 partaiderekin osatuko da taldea eta guztiek enpresetan praktikak egiteko aukera izango dute.
Egitasmoa eskualdeko enpresa, eta langabe edota lana hobetu nahi duten 20-44 urte eta goi mailako ikasketak dituztenei bideratuta dago; langabeen kasuan laneratzen laguntzeko, lanean ari direnen kasuan beren lan aukerak hobetzeko. Zabalik dago izen-ematea eta 11.edizioaren xehetasunak abenduaren 17an egingo den informazio saioan aurkeztuko dira.
INFORMAZIO SAIOA:
Abenduaren 17an, 11:00etan. Online izango da, Gotomeeting plataformaren bidez. Informazio saioan parte hartzeko, aurrez izena eman beharko da galdetegia beteta. Ondoren, saiora sartzeko esteka jasoko du interesdunak bere posta elektronikoan.
ARGIBIDEAK ETA IZEN-EMATEA:
Dagoeneko zabalik dago izen-ematea. Plaza kopurua mugatua da (15 partaide, gehienez). Pertsona gehiagok izen emango balute, hautaketa prozesua egingo da.
Izena emateko orria eskura dago Udal Elkartearen egoitza elektronikoan
INFORMAZIO GUZTIA HEMEN KLIK EGINDA
-------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
Abierto el plazo de inscripción para participar en la 11ª edición del programa Hazilan
El grupo estará formado por un máximo de 15 participantes de la comarca que podrán
realizar prácticas en empresas.
Habrá una sesión informativa el 17 de diciembre