XIII. KARTEL LEHIAKETA: EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA

Zarauzko parekidetasun Departamentuak 2021eko martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Egunaren XIII Kartel lehiaketa antolatu du.


Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango du 18 urtetik gora duen edozein pertsonak, banaka edo taldean, epaimahaikoek eta Zarauzko Udaleko langileek izan ezik.

Egile bakoitzak gehienez lan bat aurkeztu ahal izango du, eta originala eta argitaragabea izango da.

Kartelen gaiak zerikusia izango du martxoaren 8arekin, hau da, Emakumeen Nazioarteko Egunarekin, edozein ikuspuntutik, eta ondo ikusteko moduan ondoko testua sartuko da:

2021eko martxoaren 8a – Emakumeen Nazioarteko Eguna

Gainera, egileak hala nahi izanez gero, kartela egiteko aukeratutako gaiari buruzko leloren bat ere sartu ahal izango du.

EPEA: Urtarrilak 22, 14:00ak arte

SARIAK: Epaimahaiaren saria 400 euro / Herritarren saria 200 euro

OINARRIAK IKUSTEKO KLIKATU HEMEN

------------------------------------------------------------------------------------------------------------

El Departamento de Igualdad ha organizado el XIII Concurso de carteles para el 8 de marzo de 2021, Día Internacional de las Mujeres.

PLAZO: Hasta las 14:00 del 22 de enero

PREMIOS: Premio del jurado 400 euros / Premio del público 200 euros

CONSULTA LAS BASES HACIENDO CLIC AQUÍ

 

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana