AUZOLANDEGIAK 2021

Auzolandegiak 2021 programa martxan dago. Datorren apirilaren 1etik 21era 18-30 urte bitarteko gazteek aukera izango dute programan aurreinskripzioa egiteko.

Programa udan zehar egiten da eta gazteek parte-hartu ahal izango dute Euskadin, estatu mailan eta nazioartean egiten diren auzolandegietan (nazioarteko auzolandegiak ez dira oraindik baieztatu). Auzolandegi bakoitzak 15 eguneko iraupena izaten du normalean.

IZEN EMATEA:

Apirilaren 1etik 21era 

ZER DIRA AUZOLANDEGIAK?

Auzolandegietan leku askotako gazteak biltzen dira, euren borondatez eta ordainetan ezer jaso gabe, aldi batez elkarrekin bizi eta gizarte osoarekin zerikusia duen proiektu batean parte hartzeko asmotan.

INFORMAZIO GUZTIA HEMEN



Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana