Martxan da Berdintzen 2021 beka programa martxan da eta martxoaren 20era arte egongo da zabalik izen emate epea.
ZER DA BERDINTZEN 2021 PROGRAMA?
Genero berdintasunari buruzko ikerlanak egiteko lau beka ezberdin dira. Beka bakoitza 7.500 eurotakoa izango da.
NOIZ HARTE EMAN DAITEKE IZENA?
Martxoaren 20era arte. Izen emateari buruz informazio gehiagu duzu beka bakoitzean klikatuta.
ZEIN DIRA BEKAREN IKERKETA-GAIAK?
- - Lehenengo beka: Euskararen biziberritze prozesuak generoari lotuta ulertzeko ikerketa teoriko edo-eta metodologiko demolinguistikoak.
- - Bigarren beka: Generoaren ikuspegia txertatuz eraikitzen diren euskararen biziberritze prozesuei buruzko ikerketa aplikatuak.
- - Hirugarren beka: Generoa eta hizkuntza uztartzen dituzten corpus, komunikazio edo-eta diskurtso azterketak eremu ezberdinetan (hezkuntza, lan mundua, familia, aisialdia eta kirola…).
- - Laugarren beka: Euskararen biziberritzean emakumeek izan duten paperari buruzko ikerketa lanak (ahozko ondarea baliatuz edo-eta ikerketa bibliografikoak eginez).