Udalerri euskaldunetako gazteentzako topaketak ekainaren 28tik uztailaren 4ra izango dira aurten, eta UEMAk zabaldu du dagoeneko izena emateko epea. Aurten ere ibiltaria izango da ekimena, eta Zumaiatik Lekeitiorako bidea egingo dute gazteek. Udalerri euskaldunetako gazteak euskararen inguruan sentsibilizatzea, kontzientziatzea eta eragile aktibo bihurtzea da topaketen helburua. Iaz, COVID-19ak eragindako osasun larrialdiaren ondorioz, bertan behera utzi behar izan zen ekimena.
IZEN-EMATEA
Martxoaren 31 arte izango da zabalik.
Hiru modutara eman daiteke izena:
- Hemen sartuta eta datuak beteta
- 943 816699 telefonora deituta.
- Datuak posta elektronikoz hezkuntza@uema.eus helbidera bidalita.