TREBA GAZTEAK: PRESTAKUNTZA-ESKAINTZA

Treba Gazteak egitasmo berri martxan da. Programa honen helburua emantzipazio, garapen eta hazkuntza pertsonaleko eta kolektiboko prozesuak sortu eta finkatzea da.

Ikastaroak prsentzialak izango dira baina modu birtualean jarraitzeko aukera egongo da. Gai hauek jorratuko dituzte: hezkuntza psiko-emozionala, parte-hartze politikoa, gaitasun ekonomikoa eta gizarte- eta komunitate-ekimena.

- NON IZANGO DIRA IKASTAROAK?
Ikastaroak Anoetako Gaztegunen (Donostia) izango dira, hasiera batean, baina, aurrerago ez da baztertzen Lurraldeko beste toki batzuetara eramatea
- ZEIN DA IKASTAROEN IRAUPENA?
Ikastaroek 9 orduko formatua izango dute eta arratsaldez egingo dira

- ZEIN DA IKASTAROEN PREZIOA?
Formakuntza hauek doakoak dira.

 

- DATOZEN IKASTAROAK:

1. Adimen emozionalaren ingurukoa, martxoaren 24, 25 eta 26an egingo da

2. Gazte eraldatzaileak, maiatzaren 13, 21 eta 26an

3. Taldearen indarra, ekainaren 2, 9 eta 16an

- NOLA EMAN DAITEKE IZENA?
Online, webgunearen bidez. Egin klik hemen.

Share on Google Plus

Zarautzgazte

Zarauzko Udaleko Gazteria Departamentuko webgunea. Zerbitzuak: Gazte Informazio Bulegoa, Gaztelekua, Ludoteka eta Gazteria Plana